Estralurtar dibertigarriei buruzko marrazki bizidunen film bikain hau "Niko" eta "¡¡Upsss! ¿Dónde está No...?" film arrakastatsuen ekoizleen eskutik dator. Wolfgang eta Christopher Lauenstein Oscar sariaren irabazleek idatzi eta zuzendutako familia-abentura jostagarri hau saltsa burugabe eta ustekabeko gertaeraz beteta dago, eta etxeko txikienen gozamenerako modukoa da. Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa, teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Barnetegiko zuzendariak uste du Luisek zentro batean bizi beharko lukeela etxean horrenbeste ordu bakarrik egin beharrean. Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten "Nubbi- Dubbi" izeneko masaje-alfonbraren bila.
Izenburua | Luis eta estralurtarrak |
Urtea | 2018 |
Generoa | Animation, Family |
Herrialdea | Belgium, Denmark, Germany, Luxembourg |
Estudioa | Ulysses Filmproduktion, Fabrique d'images, A. Film Production, MEDIA Programme of the European Union, Majestic Filmproduktion, Telepool, Global Screen, Fox International Productions Germany |
Aktoreak | Callum Maloney, Dermot Magennis, Ian Coppinger, Paul Tylak, Lucy Carolan, Eoin Daly |
Tripulazioa | Wolfgang Lauenstein (Director), Christoph Lauenstein (Director), Ingmar Süberkrüb (Music), Martin Lingnau (Music), Martin Lingnau (Original Music Composer), Florian Westermann (Art Direction) |
Hitz gakoa | boarding school, alien |
Askatu | May 09, 2018 |
Iraupena | 86 minutu |
Kalitatea | HD |
IMDb | 6.50 / 10 arabera 172 erabiltzaileak |
Ospea | 8 |
Aurrekontua | 0 |
Diru-sarrerak | 0 |
Hizkuntza | English |