Oilasko ihesa 2000
Ingalaterra, 1959. urtea. Tweedy baserriko oilategian, Ginger oiloak askatasuna du amets. Egunero, kortatik ihes egiten saiatzen da. Bere lagun lumadunei ulertarazi nahi die burdin-hesia ez dagoela baserriaren inguruan, beraien buruetan baizik. Eta Gingerren itxaropena berpiztu egingo da Rocky oilar amerikarra kortara iristen duenean, Rockyk hegan erakusten badie, denak ihes egiteko gai izango baitira.